BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Lehenengo aldiz izan da ahobizi izaten eta helburua ez dut lortu..baina euskaraz hitz egin dut

Beatriz (Ordizia)

Ahobizi

Euskaraldiko lehenengo asteburuko zapatuan Leioako umore azokan egon ginen eta arratsalde osoan 8 txapa baino ez genituen ikusi. Gainera erdiak edo gehiago umeek zeramatzaten, eta momentuz ezin dute ekimen honetan parte hartu.
Agian datorren euskaraldirako xaxatzaile txapa ofizialak egin beharko lirateke, helduongan arrakasta gutxi izan duela iruditzen zaigu gure familian. Txapa gutxien ikusi ditugun euskaraldia duda barik.
Hurrengo goizean Bilboko plaza berrian egon ginen eta goiz-eguerdi osoan txapa bakarra ikusi genuen.

Ander (Mungia)

Ahobizi

Nire egunerokoan ez du eraginik euskaraldiak, euskaraldiak duen helburu eta egitea baitut egunerokoa nire hitz egitean, eta jardun denetan, dena delakoa izanik ere zuzentzen natzaiona, nonahi eta noiznahi. Nolanahi, ez dela nirea bakarrik den ekimen borondatetsu eta konbikzioduna ikusteko baliagarria zait. Aurrera!

MariJoxe (Donostia)

Ahobizi

Euskara bere eta haren erabilera bultzatzeko baliabide ona iruditzen zait. Ez dakit beste urte-sasoi batzuetan antolatzea bidegarria edo eraginkorra litzatekeen, baina nik neuk horren alde egingo nuke apostu.

Joxe (Bilbao)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.