BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Lehenengo aldiz lortu dugu talde bat osatzea Jesus Guridi musika Kontserbatorioan. Harez geroztik beti gaztelaniaz egiten nuen lankide batekin orain euskaraz egiten dut. Ariketa, sensibilizaziorako balio izan du eta baita euskarari ikusgarritasuna emateko
Miren (Gizaburuaga)Donostiako kaleetan aurreko aldietan baino txapa gehiago ikusi ditut, nahiz eta gutxi izan diren.
Bizpahiru lagunek esanda, eta neroni gertatuta, txapa eduki arren beste txaketaren batean edo etxean ahaztuta ibili izan gara.
Bestalde, pertsonalki beti saiatzen naiz ahobizi moduan jokatzen, esango nuke %80 batean betetzen dudala eta, alde horretatik ez dut aurrerapen handirik egin, baina inguruan sumatu dut ohi baino ahalegin pixka bat gehixeago
Nariz eta ohitura ez euki, oso interesgarria iruditzen zait txapa eman identifikatzeko norekin hitz egin! Pozik senrititu naiz aukera honetan parte hartzegatik. Eskerrik asko!
Maria luisa (Bilbo)Hitanoaren erronka esperientzia ederra izan da bestela egingo ez nuen jendearekin hitanoa praktikatzeko. Whatsapp eta Telegrametik egin dut asko, idatziz zein audioz.
Horrelako aitzakia eta akuilu gehiago behar dugu ohitura berriak hartu, eta hizkuntzaren erregistro berriak ikasi eta probatzeko!





