Bizipenak 2020

15 egun, hamaika bizipen

 

15 egunetako ariketan bizi dituzun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu aurkitu dituzun egoerak eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erabili dituzun estrategiak.

#HizkuntzaPraktikaBerriakSortzenAriGara

Barañaingoa naiz. Nire gurasoek ez dakite euskaraz. Biak saiatu ziren bere garaian euskara ikasten. Utzi zuten oso zaila egiten zitzaielako. Amak ulertzen du nahikotxo baina aitak ez horrenbeste. Hori dela eta, etxean ia beti erdaraz hitz egin izan dugu. Hala ere, beti euskararen alde egon dira/gara eta gurasoek beti esan ohi digute: guk ez dugu hitz egiten baina zuek hizkuntza zabaltzen jarrai dezazuen, edozein gauza...gu eta GURE ondorengoek. Ahizpa eta ilobekin euskaraz beti eta nire bikotearekin ere bai. GORA euskara eta euskaraldia! Egunero hitz eta pitz jarrai dezagun! Zorionak danoi!

Ainhoa (Barañain)

Ahobizi

Zorionak guztioi!! Urtero bezela nabaria izan da Euskaraldiaren eragina. Zenbat euskaldun berri etorri dira euskaraz hizketan neregana!! Ze plazerra!!

Uxue (Donostia)

Ahobizi

Deustuko Ikastolako irakasle bezala, abenduaren 2an, ostiralean, euskararen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak prestatu genituen, baina, tamalez, esan behar dut Deustuko Ikastolan euskara gutxi entzuten dela, eta oro har, baita Bilbon ere. Oraindik zer hobetu daukagu.

Josu (Lekeitio)

Ahobizi

Euskalteletik deitu zidaten:
- Hola te llamamos de tu compañia de telefono para...
-Aizu, Euskalteletik deitzen didazue eta erdera batuan hitzegiten? Nik emanda daukat abisua nire konpainian, niri euskaraz hitzegiteko.
- Bueno nik pixka bat hitxegiten.
- konforme, ba saiatu azalpena euskaraz ematen eta ni belarriprest izango naiz gaur.
Saiatu zen euskaraz azalpena ematen eta arduratuta galdetu zidan ia ulertu nuen edo nahi bazuen beste norbaitek deitzea.
Erantzun nion ezetz, oso ondo ulertu nuela eta hurrenguan ere bersk deitzeko nirekin praktikatzeko.
Eskerrak eman zidan

Arantza (Gizaburuaga)

Ahobizi

<12345678910111213141516>

Idatzi zure bizipenak

Amaitu da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Egun hauetan ahobizi eta belarriprestok egoera ezberdinak bizi eta kudeatu behar izan ditugu, hizkuntza ohiturak aldatzeak egoera berriei aurre egitea eskatzen du eta. Lorpenak eta ezinak, ezusteko onak eta egoera zailak, denak bizi eta kudeatu behar izan ditugu. Egoera hauek nola bizi dituzun jasotzeak zure hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuan lagunduko dizu. Gainontzeko partaideekin partekatzeak, antzeko egoerak bizi ditzaketen beste lagunentzat ere baliagarri izan daitezke.

Partekatu itzazu gurekin bizitakoak!

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan