Bizipenak 2020
15 egun, hamaika bizipen
15 egunetako ariketan bizi dituzun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu aurkitu dituzun egoerak eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erabili dituzun estrategiak.
#HizkuntzaPraktikaBerriakSortzenAriGara
Kaixo!
45 urte ditut eta beti izan naiz euskaltzale amorratua. Etxarrin horrela esaten dugu pertsona bat oso euskaltzalea denean. Beti egin dut euskararen alde. Ez dakit oso ongi nola, baina gurasoek txikitatik euskara maitatzen irakatsi ziguten niri eta nire hiru anai-arrebei. Nire ikasleei -orain Altsasu BHIn ematen dut klase- euskararekin maiteminduta nagoela esaten diedanean, barre egiten dute, baina hala da. Nire gurasoek euskararen aldeko apostua egin zuten nire ahizpa zaharrena -orain 50 urte dauzka- Etxarriko ikastolan matrikulatu zutenean eta nik beti borrokatu dut euskararen alde. Txikitatik hasita eta urte osoan zehar. Hori da nire ikasleei transmititzen saiatzen naizena. Urteko egun guztiak dira euskaraz bizitzeko. Nik euskararekiko sentitzen dudan maitasuna helarazten ahalegintzen naiz. Nire etxean ez dut ahalegin hori egin behar, baina ikastetxean, zoritxarrez, bai.
Gora EUSKARA!
Ongi izan.
Lehendabizi: Milesker zuen lanagatik
Gehiago pentsatu dut: nire jarrera aldatu beharkonukela, zeren gehienetan erderara jotzen dut Txapa eraman dut: begirada positiboak jaso ditut , negatiboren bat ere sumatu dut.
Hitzkuntza aldetik pixka bat gehiago erabili dut kalean.
Bukatzeko: eskatuko nuke txaparen diseinoa aldatzea " imperdiblea"ez da bat ere egokia jartzelo, errex atzamarrak zulatzen da.
Hortaz aparte, txaparen irudia polita iruditzen zait.
Etxean lanak egiten nabilen egun hauetan, e-mail eta whatsapp bidezko zenbait gauza lotzen ibili behar izan det. Hoietan askoren lehen textua erderaz egin badidate ere, egunon, kaixo, eskerrik asko... edo idazteko moduan euskera kutsua somatu dudanetan, euskeraz erantzun eta gainontzeko elkarrizketak euskeraz egin ditut pertsona hoiekin, eta esango nuke 6-7 bat pertsona desberdinekin gertatu zaidala... Hau da, ni adi egon naiz, baina haiek ere seguruenik agurrak eta eskerrak eukeraz ematerekin amua bota izan dute, nik ere ohitura hori badet egiten ditudan idatzi gehienetan.
Bestalde 47 urtetan saiatu, baina lortzen ez dudan zerbait aitortu behar det, euskera ulertu, baina erderaz hitz egiten ezagutu ditudan helduekin, euskeraz hasi arren, erderara jotzen det aldiro...
Hauxe nere aurtengo euskaraldiaren bizipena
Nahiz eta atzerritarrak egon euskararen prezentzia dago gure lan tokian
Araban ere euskaraz egiten dugu.
Idatzi zure bizipenak
Amaitu da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Egun hauetan ahobizi eta belarriprestok egoera ezberdinak bizi eta kudeatu behar izan ditugu, hizkuntza ohiturak aldatzeak egoera berriei aurre egitea eskatzen du eta. Lorpenak eta ezinak, ezusteko onak eta egoera zailak, denak bizi eta kudeatu behar izan ditugu. Egoera hauek nola bizi dituzun jasotzeak zure hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuan lagunduko dizu. Gainontzeko partaideekin partekatzeak, antzeko egoerak bizi ditzaketen beste lagunentzat ere baliagarri izan daitezke.
Partekatu itzazu gurekin bizitakoak!