Bizipenak 2020

15 egun, hamaika bizipen

 

15 egunetako ariketan bizi dituzun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu aurkitu dituzun egoerak eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erabili dituzun estrategiak.

#HizkuntzaPraktikaBerriakSortzenAriGara

Dena oso ondo. Jendeak parte hartu du baina oraindik lan gehiago egin behar dugu.

Erkuden Undabarrena (Ibarrangelu)

Ahobizi

Egunerokoan, ez zuku handirik atera: urte osoko erronka berak izan ditut.

Inoren txapak lagundu dit, pertsona ezezagunei zuzendu behar izan naizenean, estres linguistikoa ez izateko: txapa ikusten banion, banekien "segurua" zela hari euskaraz egitea; ez nuela nere baitako zalantza-kulpa-haserre sentimentuen dantza aktibatuko.

Oñatiko Mintzodromoan ere hartu nuen parte: 16 bat lagun, 4naka bilduta. Guraso zein nerabe batzuen ekarpena izan zen, nerabe askok euskara inposatua sentitzen dutela: eskolan edo eta etxean derrigortua. Kalean, espainolez, aske sentitzen direla. Gogorra egin zitzaidan entzundakoa onartzea. Hau bai bizi pena!

Zer ari gara oker egiten?
Zer ez gara egiten ari?

Nire ekarpen nagusia izan zen euskara, hizkuntza bezala soilik landuta, nekez biziberrituko dugula. Ezin dugu besteak baino erakargarriago egin, besteak beste.

Euskara giza komunitate baten, gure, elkar-ulertze tresna da. Naziotasun sentimentua ematen digun lokarria da euskara.

Nekez bultzatuko dugu euskara, komunitate hori (gu) eta naziotasun sentimentu hori indartzen ez baditugu.

Beraz, uste dut hizkuntza portaera ariketa soiletan geratu gabe, komunitate horren, gure, historia ere (batez ere) irakatsi behar dugula. Gure iragana ezagutuz, nola konkistatuak eta okupatuak izan garen, ulertuko dugu gaur egun zergatik gauden hain zatikatuta eta menpeko, euskara nola dagoen hain txikituta.

Naziotasun sentimentua berreskuratzeko tresna da gure historia ezagutzea.

Naziotasun sentimentua berreskuratuta, berez-edo etorriko da euskararen aldeko hautua. Ez erakargarriago delako, geu euskara dun garen kontzientzia izango dugulako baizik, munduko txoko honetan milurtetan elkar ulertu eta bizi garenak.

Iñaki (Oñati)

Ahobizi

Kaixo, lagunok:

Ez dut alde handirik somatu aurreko edizio eta aurtengoaren artean, baina, belarri-prestak oso-oso aktiboak iruditu zaizkit.

Oso atsegina izan da aurkitzea ikasten ari den; euskara traketsa daukan jende pila bat horrelako jarrera positiboaz. Horrek bai harritu nauela. Gogo handiz eta hezurretaraino inplikatu nahi duen euskaldun-berri ugarirekin topo egin dut.

Iñigo (Araba)

Ahobizi

Kaixo!

Orain supermerkatuan batzuekin euskaraz egiten dut!!!

kepa (Barakaldo)

Ahobizi

12345678910111213141516>

Idatzi zure bizipenak

Amaitu da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Egun hauetan ahobizi eta belarriprestok egoera ezberdinak bizi eta kudeatu behar izan ditugu, hizkuntza ohiturak aldatzeak egoera berriei aurre egitea eskatzen du eta. Lorpenak eta ezinak, ezusteko onak eta egoera zailak, denak bizi eta kudeatu behar izan ditugu. Egoera hauek nola bizi dituzun jasotzeak zure hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuan lagunduko dizu. Gainontzeko partaideekin partekatzeak, antzeko egoerak bizi ditzaketen beste lagunentzat ere baliagarri izan daitezke.

Partekatu itzazu gurekin bizitakoak!

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan