Baliabideak
HEZKUNTZA
Era
Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.
AZPidazki
AZPidazki UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da. Baina euskaraz lan egin nahi duen ororentzat balio du.
http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/default.aspx.
Inguma
Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Bertan, azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da.
Buruxkak
Buruxkak liburutegi-digitala UEUk argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak biltzea eta euskarri elektronikoan jendeari eskaintzeko helburuarekin jaio zen, ikasteko, irakasteko, irakurtzeko eta ikertzeko erabil ditzaten.
Unibertsitatea.net
Unibertsitatea.net ataria komunitate unibertsitario euskaldunari zerbitzu emateko jaio da. Bertan apunteen txokoa, iragarkiak, albisteak, ikasketa bilatzaileak eta blogak aurkituko dituzu.
Kondaira
Kondaira historia euskaraz lantzea ardatz duen aldizkari elektronikoa da. Proiektu honek, euskaldun historialarien eta orotariko historiazaleen topagune izan nahi du. Bertan hainbat informazio eta material praktikoa aurkitu dezakezu.
PROGRAMAK ETA APLIKAZIOAK
Hiztegibar
Euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak (corpusak, zuzentzaileak) kontsultatzeko Chrome-rako gehigarri bat da.
https://chrome.google.com/webstore/detail/hiztegibar/jjcgaodnmocmejpebjkokngdbcmnefln?hl=eu
Euskalbar
Euskalbar euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak (corpusak, zuzentzaileak) kontsultatzeko Firefox-erako gehigarri bat da.
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/
Aurki bilatzailea
Aurki Interneteko atari euskalduna da. Batetik, bilatzailea da eta, bestetik, Euskarazko sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen den albistegi bat da.
Saskia.app
Erosketetako zerrendak euskaraz egiteko aplikazioa
App.eus
Xuxen
Euskalapps
HIZKUNTZA
Elhuyar hiztegiak eta hiztegi automatikoak
Euskara-Gaztelaria
Euskara-Frantsesa
Euskara-Ingelesa
https://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://hiztegiautomatikoak.elhuyar.eus/ (euskara-txinera/alemana/
Itzultzaile neuronala
Sare neuronalen bidez funtzionatzen duen itzultzaile automatikoa. Testu orokorrak itzultzen ditu euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara.
Modela
Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da. Elhuyarrek eta Mondragon Linguak sortu dute.
Hitzartzen
Emun kooperatibak pertsonen hizkuntza portaeretan eragin eta horiek aldatzeko duen eskaintza jasotzen duen gunea- Hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak eskaintzen ditu. TELP tailerrarekin abiatutako eskaintza, behar eta hartzaile berrietara egokitzen joan dira eta eskaintza jasotzen da webgunean.
Ekolingua
Hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako eztabaida pizteko edo argudioak lantzeko mahai-jokoa da Ekolingua.
http://ekolingua.eus/ekolingua/
Eusliderrak
Hizkuntza ohitura berriak sortzeko tailerra, AEKren AHIZE zerbitzuek eskainia. Tailerraren xedea da euskara gehiago erabiltzeko tresnak, baliabideak eta erraztasunak ematea. Tailerraz gain, hitzaldiak eta bestelako eskaintzak ere badituzte.
https://www.aek.eus/eu/103-ahize/2086-ahize-aek-euskararen-erabilera-aktibatzen
Mintzanet
Mintzatu
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da
Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Mediateka
Nafarroako Euskararen Mediatekak Nafarroako euskalki desberdinetan ekoitzitako mota guztietako materiala jasotzen du: Nafarroako euskalkien ikus-entzunezko nahiz soinu grabazioak eta Nafarroako euskalkietan idatzitako testuak.
http://www.fonoteka.com/eu/hasiera
Nafar Hitz
Herreminta honen bidez Nafarroako euskalkien hiztegia kontsulta daiteke.
http://www.euskarabidea.es/euskara/nafar-hitz
Elaide
Elaidek bilgune bat eskaintzen die euskara erabili nahi dutenei. Kalean edo Interneten, euskal hiztun eta ikasle asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, planak egiten, euskara ikasten… Elaidek horretarako aukera ematen dizu.
Hiztegia.net
Hiztegitxoak
Euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzeko aukera eskaintzen du.
Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako…
Bizkaiera bihurtzailea
HAURRAK ETA GAZTEAK
Irria aldizkaria
Haurrei zuzenduriko euskarazko aldizkaria da. Irakurzaletasuna sustatzea eta haurrak baloreetan heztea helburu duena.
www.irrienlagunak.eus/aldizkaria
Bixentaren Lumak
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako jolasa da, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko.
http://bizentarenlumak.elhuyar.eus/zer-da-bizentaren-lumak/
LAN MUNDUA
Erakundeen autodiagnostikoa egiteko aplikazioa
Erakunde bakoitzak jakin behar du zein egoeratan dagoen. Horretarako, Bai Euskarari Elkarteak Autodiagnostikoa egiteko aplikazioa eskaintzen du: Hizkuntzaren ebaluazio eta hobekuntzarako tresna azkar eta erraza, erakundeen hizkuntza-egoeraren diagnosia egiteko aplikazioa.
https://www.baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa
Lansarean
Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko du: Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.
Enpresarean
Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzeko baliabidea. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Etxegiroan
EITB: filmak euskaraz
Jauzi
TBX
Jarrion
Gurean.eus
TOKIKOM osatzen duten 24 medio digitalen albisteak biltzen ditu, gaika antolatuta: gizartea, ekonomia, kultura, kirola, euskara, politika…
Euskal Encodings
Filmak euskaraz eta euskarazko azpitituluekin.
www.euskal-encodings.com
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
Elebide
Akuilari
Jokabideak txalotu edo kexak jartzeko Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren aplikazioa
Hizkuntza eskubideen Behatokia
Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatu eta bideratu duen fundazioa da. Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein sozioekonomikoan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
ZERBITZUAK
Labayru
Labayru Fundazioa 1977an sortu zen, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoz. Helburu zabal horri erantzun nahian, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Iparra.eus
Iparra.eus webguneak euskararen erabilera sustatzea eta interneten erabiltzaileen pribatutasuna babestea du helburu.
BESTELAKOAK
Entzun!
Entzun! euskara hutsean idatzitako lehen aldizkari musikala da. Gaur egun, bi euskarri komunikatibo desberdin baina bateragarri biltzen ditu bere baitara: entzun.com atari musikala, zeina musika albisteak eta agenda musikala biltzen dituen, eta Entzun! disko-liburua
Euskarazko produktuen katalogoa
Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.