Aurreko edizioak
Bi urteko zikloa du Euskaraldiak, eta zikloaren amaieran burutzen da ariketa soziala. Lehen Euskaraldia 2018an egin zen; bigarrena, berriz, 2020an.
Euskaraldia 2020
Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutu zen. Covid-19aren pandemiak baldintzatutako edizioa izan bazen ere ehunka herri eta batzordek, eta milaka herritarrek hartu zuten parte ariketan. Ariguneak izan ziren bigarren ariketaldiko berritasun nagusia: Euskal Herri osoko entitateek izan zuten ariketa egiteko aukera.
Euskaraldia 2018
Euskaraldia, lehenengoz, 2018ko azaroren 23tik abenduaren 3ra burutu zen. Ariketa masibo hori antolatzeko Euskal Herri osoko 400 herritik gora aritu ziren lanean, bakoitza bere herri-batzordearekin. Herriez gain, entitateek ere sustatzaile moduan hartu zuten parte: 200 entitate inguruk eman zuten izena Euskaraldia euren ingurunean zabaltzeko.
Horrek guztiak ekarri zuen 225.000 herritarren partehartzea, ahobizi eta belarriprest txapa jarrita.
