COVID19 Koronabirusari aurre egiteko neurriak
Informazio orokorra:
COVID19 koronabirusaren hedapena eteteko hainbat neurri hartu ditugu Euskaraldiko koordinazio taldean. Neurri hauek guk antolatutako hainbat egitasmotan eta gure barne lan dinamiketan eragina izango dute:
- Euskaraldiaren ardurapeko ekitaldiak eta jendaurreko ekimen guztiak atzeratu dira, alarma egoera gainditu arte.
- Mugikortasuna murriztu eta zaintzak lanarekin uztartzeko, etxetik lana egitea lehenetsi dugu, beraz, lankide guztiak etxetik arituko gara lanean.
- Lantalde barruko, herri batzordeekiko eta bestelako erakunde eta eragileekiko harremana bermatzeko tresnak lantzen ari gara, aurrez-aurre egin ezin ditugunak bestelako komunikazio bideetatik bermatu ahal izateko.
- Arduraz jokatu eta osasun erakundeen gomendioak jarraitzeko aholkuak zabaldu ditugu kide guztien artean:
Alarmak irauten duen bitartean lanean arituko gara, beraz, baina etxetik. Gurekin harremanetan jartzeko bideak posta elektronikoa eta telefono mugikorrak izango dira.
Herri moduan egoera berri eta ezezagunetara egokitzeko dugun gaitasuna erakusteko momentua da. Baldintza okerrenetan ere aurrera egiten jakin dugu eta oraingoan ere asmatuko dugu. Guztion ekarpen eta ideiak ongi etorriak izango dira.
Animo guztioi eta eutsi goiari!
Gurekin harremana hartzeko:
Informazio eta argibideetarako helbide elektronikoa: [email protected]
Entitateentzako zuzeneko helbide elektronikoa: [email protected]
Lantaldeko helbide elektronikoak eta telefono zenbakiak:
Koordinazioa
- Mikel Ozaita; [email protected]; 637588785
- Rita Aldabaldetreku; [email protected]; 688648352
- Manuel Moreno; [email protected]; 656794697
- Jon Kobeaga; [email protected]; 688746992
Lurralde sustapena
- Nafarroa:
- Iñaki Sagardoi: [email protected]; 674345749
- Oskar Zapata: [email protected]; 618615277
- Araba: Goiatz Urkijo; [email protected]; 688746991
- Bizkaia: Oskar Garcia de Bikuña; [email protected]; 688730235
- Gipuzkoa: Garbiñe Garagarza; [email protected]; 688746804
Komunikazioa
- Garbiñe Garagarza; [email protected]; 688746804
- Garazi Azkue; [email protected]; 688696853