Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea

Gogoratu izena eman aurretik, ariguneak identifikatu behar dituzuela, eta kideen adostasuna beharrezkoa dela. Behin ariguneak identifikatuta dituzuela, zenbat arigune dituzuen jakinarazi beharko duzue eta baita entitate barruan zenbat kidek parte hartuko duten ariguneetan ere.
Eta gogoan izan, ariguneetako kideek Euskaraldian parte hartzeko norbanako bezala izena eman behar dutela. Alegia, ez da nahiko ariguneetako kide izatearekin bakarrik. Pertsona horiek aktiboki eman beharko dute izena Euskaraldian
Euskaraldian lehen aldiz parte hartuko duzu?
Aurreko edizioan parte hartu zenuen?
Arigunerik EZ duten entitateentzako gunea
Euskaraldian parte hartzeko nahiarekin prozesua osatu eta arigunerik ez duzuen entitateentzako gunea da hau. Berton topatuko duzuen formularioa beteta, zuen entitateko kideen artean Euskaraldia sustatu eta bultzatzeko baliabideak eskuratuko dituzue, eta baita hurrengo Euskaraldian ariguneak sortu, indartu eta babesteko bidea hasteko modua ere.
Jarritako e-postan jasoko dituzue horretarako hainbat baliabide. Baliabide eta tresna horiek erabili eta zuen entitateko kideekin Euskaraldia lantzera animatzen zaituztegu!

Entitateak zenbat arigune dituen jakin bitartean, hemen daude ariketa ulertzeko eta aurkezteko erabilgarriak izan daitezkeen hainbat dokumentu eta baliabide
AURKEZPENAK EGITEKO PPT.a
(eduki osoa ikusteko deskargatu dokumentua)