Entitateentzako gunea

Ariguneak dituzten entitateen

izen-ematea

Gogoratu aurrena ariguneak identifikatu behar dituzuela, eta kideen adostasuna beharrezkoa dela. Behin ariguneak identifikatuta dituzuela, zenbat arigune dituzuen jakinarazi beharko duzue (bai, barne-ariguneak eta bai kanpo-ariguneak); eta baita entitate barruan zenbat kidek parte hartuko duten ariguneetan.

Eta gogoan izan, ariguneetan izena ematen baduzue ere, norbanakoen izen-ematea irekitzen denean (2020ko iraila) guztiek eman beharko dugula izena ariketan, bai ariguneetan parte-hartuko dutenek eta baita herritar moduan parte hartuko dutenek ere.

Izena emateko epea irailaren 27a bukatu zen

Arigunerik EZ duten entitateentzako

parte-hartzeko bidea

Euskaraldian parte hartzeko nahiarekin prozesua osatu eta Arigunerik ez dutela ikusi duten entitateek hemen aurkituko duzue  Euskaraldian parte hartu ahal izateko modua. Izan ere,  bertan topatuko duzuen formularioa beteta, aurtengo Euskaraldia zuen entitatean sustatu eta bultzatzeko baliabideak eskuratuko dituzue, eta baita hurrengo Euskaraldian Ariguneak sortu, indartu eta babesteko bidea hasteko modua ere.

Behin formularioa beteta, bertan jarri duzuen  e-postan jasoko duzue baliabideetara heltzeko modua. Baliabide eta tresna horiek erabili eta zuen entitateko kideekin Euskaraldia lantzera animatzen zaituztegu!

ARIGUNEAK IDENTIFIKATZEKO TRESNA ESKATU

Izena eman ahal izateko, hala ere, beharrezkoa da entitate barruan dauden ariguneak identifikatzea. Horretarako, lagungarria izan daitekeen tresna bat sortu dugu. Segidan duzuen formularioa beteta jasoko duzue e-postan ariguneak identifikatzeko tresna eta jarraibideak.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    BALIABIDEAK

    Entitateak zenbat arigune dituen jakin bitartean, hemen daude ariketa ulertzeko eta aurkezteko erabilgarriak izan daitezkeen hainbat dokumentu eta baliabide