Antolatzaileak

EUSKARALDIAren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Topagunearen arteko elkarlanean gauzatu da. Euskaltzaleen Topagunearen kudeaketapean, Euskaraldiaren koordinazio mahaia osatzen dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.

Esan gabe doa, koordinazio mahaiaz gain, herrietako batzorde, boluntario eta entitaterik gabe ezinezkoa litzatekela Euskaraldia. Herriz herri eta entitatez entitate, mila bilera eta ekimen egin dituzte Euskaraldia lau haizetara zabaltzeko.