Gaindegiak Euskaraldiko parte-hartze datuak hartu eta zenbakitara ekarri eta irakurri ditu. Bertan ikusi ahal izango dituzue,  parte-hartzaile kopuru osoaz gain, datuak lurraldeka eta eskualdeka banatuta, adin tarteetan zatikatuta edo rolaren arabera nola banatu den. 

Bizipenak

Belarriprest eta ahobiziok 11 egunetan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketaren baitan bizipen ugari izan ditugu: lorpenak, ezustekoak eta zailtasunak. Zure bizipenak ere ezagutu nahi genituzke!

Asier (Usurbil)

Esperientzia berria. Hautemateak erabat ukitu eta aldatzen dituena, eta, hortaz, jokera; izan ere, espero, ahalegindu edo uste ez zenuen pertsonak txapa darama eta "baimena" ematen dizu (edo diozu) euskaraz aritzeko.

Karmele (Gasteiz)

Esperientzia ona izan zen. 11 egun horietan, seme/alaba eta bilobekin gero eta gehiago euskera erabiltzen genuen, gure artean hitz egiterakoan.
Gainera, senarra prest zegoen parte hartzea elkarrizketan, nahiz eta euskera gutxi jakin.
Zenbait dendetan ere eta lagunekin erabili nuen euskera.

Iratxe (Bilbo)

Supermerkatuan, ordaintzeko lerroan nengoela kutxazainak ahobizi txapa ipinita zeukala ikusi nuen. Neure txanda iristear zegoela, keinua egin zidan "eh, nik ere daramat txapa!". Euskaraz kobratzear zihoala, zera esan zidan: "Hamar euro eta hogei xentimo... ala xentimoak? Nola esaten da?" Euskaldun berria eta ahobizi!! Ia-ia hunkitu ere egin ninduen, "zurea bai meritua" esan nion. Hauek dira niretzat, zalantza barik, euskaraldiko heroiak!!!

José Ramón (Hondarribia)

Nere inguruan, Hondarribian, nik espero nuen baino txapa gutxiago ikusi dut eta erabilera ere antzeko izan da, aldaketa handirik ez dut sumatu.

Zarra (Iruñea)

Oso baikorra, lagungarri, iruditu zait txaparen erabilera; bata zein bestea. Nire inguruan ikusteak animo eman dit gehienetan hizkuntza aukeratzerakoan. Txapak erabiltzen jarraitzearen aldekoa naiz.

 

Eta zu, belarriprest edo ahobizi zara?

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Euskaraldia herriz herri

 

BERRIAK

 

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Bi urterako zikloa izango du hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ekimenak 2020ko udazkenean egingo den bigarren ariketa sozialak bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan...

Euskaraldiak jarraipena izango du

Euskaraldia arrastoa utziko duen esperimentu handia izan da; izena eman duten herritarretatik haragoko eragina izan du; eta ariketak hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta aldaketak bultzatu ditu. Hasi besterik ez da egin. 1.- Ariketa sozial masiboa...

Ordu gutxi barru hasiko da Euskaraldia ariketa soziala

Bihar, azaroaren 23an, hasiko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herriko osoko 196.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko 11 egunetan. Ekimenak jasotako babesa eskertuta, ahobizi eta belarriprest modura...

Euskaraldia sarean

 

SUSTATZAILEAK

 

HARREMANA

 

Landako Etorbidea 4, 48200 Durango (Bizkaia)