Eskerrik asko!

 

Euskaraldia amaitu da. Belarriprest eta ahobiziok 11 egunetan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketaren baitan bizipen ugari izan ditugu: lorpenak, ezustekoak eta zailtasunak. Zure bizipenak ere ezagutu nahi genituzke!

11 egun, hamaika bizipen

11 egunetako ariketan egunez-egun biziko ditugun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu zure egunerokoan izan dituzun egoerak (lorpenak zein zailtasunak) eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erabili dituzun estrategiak.

Esther (Irun)

Nire gailuen sistema euskaraz jarri dut, uff!!! Eta horrela jarraitzen dut. Euskaraz bizitzeko espazio berriak sortu ditut, elkarrizketa elebidunak... Hala ere oso txapa gutxi ikusi ditut, beraz txapek ez didate espero nuen babesa eskaini, agian negua da eta berokien azpian izkutatuta egon dira.

Ikusi ditudan gutxi hoien artean, txapena gaizki ulertu dutenak ere baziren, euskararekiko aldekotasuna eta ezagutzarekin nahastu dituzte eta Ahobiziak elkarrekin erdaraz eta euskara ulertzen ez zuten Belarripresteak aurkitu ditut. Ariketa ondo planteatuta dago eta formakuntza saioak egin dira, web-orri, eta sare sozialen bidez informazioa zabaldu da, oso ondo!

Eta politikariak zer???? Bai kanpiana babesten dugu eta txapa jantzi ere, baina askok ez dute beren rola bete, hortik hasita nola espero behar dugu, beste askok ondo egitea?

Lanean jarraitu behar dugula argi dago eta gauza asko azaleratu dira.... Aurrera, oso ariketa baliagarria iruditu zait eta begiak irekitzen ditu.

Nerea (Lautada)

Erronka polita bezain gogorra, eguneroko egoera aldatu zitzaidan 11 egun hauetarako eta kosta egin zait, bekaturen bat egin bai baina bai seme alabengan ikusitako aldaketa baita kalean lasaitasun handiagoz hitzegitea txapak ikusi ala ez lortutakoarekin gelditzen naiz. Hemendik aurrera berdin jarraitzen saiatuko naiz. Gora Euskaraldia!

Ainhoa (Bergara)

Urte batzuk daramazkit euskararen aldeko borrokan ahal dudana egiten eta, nola ez, askotan izan ditut elkarrizketa elebidunak (nik euskaraz, besteak gazteleraz).

Nire hizkuntza ohiturak ez dira aldatu, lehen ere euskaraz egiten nuelako beti. Hala ere, batzuetan, euskararen aldeko militantziak nekatu egiten du, ezer askorik ez bada lortzen. Oraingoan, euskaraldiak, pilak kargatu dizkit, indarberritu egin nau.

Kalean ahobiziak eta belarriprestak ikusitako bakoitzean irribarre bat marrazten zitzaidan aurpegian, konplizitatea nabari nuen, nahiz eta egia den, zoritxarrez, askok, ez dutela hartutako konpromisoa bete.

Euskaraldiaren 11 egunak amaitu ziren, baina euskaraldia ez da oraindik bukatu! Ez da bukatuko! Bizi gaitezen euskaraz gainontzeko 354 egunetan ere!

Imanol (Abaltzisketa)

Ez dut bizipen konkreturik izan, izan ere, duela bi urte egin nuen TELP saioa eta orduz geroztik nahikoa Ahobizi naiz. Halere, bai esan behar dut Tolosaldea bezalako zonalde euskaldun batetan izan arren, txapa janzteak segurtasuna eman didala. Egia da beti euskaraz egiten dudala baina, oraingoan ez neukan tarteka izaten dudan zalantza sentimendu hori. Ziurtasun gehiago izateko balio izan dit EUSKARALDIAk eta baita, bestearen partetik euskara gehixeago entzuteko ere.

Julen (Donostia)

Ederra bizipena. Pena nire lantokian txapa eramateko debekua izatea…

 

Eta zu, belarriprest edo ahobizi izango zara?

 

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Euskaraldia herriz-herri

 

 

Herriz-herri antolatzen ari gara Euskaraldia

Informazio gehiago lotura honetan 

BERRIAK

 

Euskaraldiak jarraipena izango du

Euskaraldia arrastoa utziko duen esperimentu handia izan da; izena eman duten herritarretatik haragoko eragina izan du; eta ariketak hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta aldaketak bultzatu ditu. Hasi besterik ez da egin. 1.- Ariketa sozial masiboa...

Ordu gutxi barru hasiko da Euskaraldia ariketa soziala

Bihar, azaroaren 23an, hasiko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herriko osoko 196.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko 11 egunetan. Ekimenak jasotako babesa eskertuta, ahobizi eta belarriprest modura...

Hezkuntza eragileek bat egin dute Euskaraldiarekin

Hezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diote eta atxikipen dokumentua sinatu dute. Hezkuntza komunitateko kide diren herritarrak aktibatzea da helburua, eta horregatik, guraso, hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasleak ahobizi edo belarriprest...

Euskaraldia sarean

 

SUSTATZAILEAK

 

HARREMANA

 

Landako Etorbidea 4, 48200 Durango (Bizkaia)