Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da.
Mugimendu honetan parte hartzen duten pertsona guztiek euskara gehiago erabiltzea bilatzen dute. Abiapuntua da euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzea (euskararen mesedetan).
Horretarako, 11 eguneko ariketa sozial masibo bat antolatzen da, Euskal Herri osoko herri batzordeek antolatzen dutena.
NOIZ EGITEN DA ARIKETA?
Ariketa bi urtetik behin egiten da. Hau izan da laugarren edizioa, eta 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatu zen, 11 egunez.
ZEIN DA ARIKETAREN HELBURUA?
Ariketaren helburua da hizkuntza-ohiturak aldatzea eta, hizkuntza aukeratzeko orduan, gure inertziak astintzea, euskara gehiago hitz egin dezagun.
NORK PARTE HAR DEZAKE?
Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik
gorako herritarrek.
ZER PROPOSATZEN DU ARIKETAK?
Ariketak proposatzen duena da parte-hartzaileek bi hizkuntza-portaera erabiltzea haien eguneroko elkarrizketetan:
LEHEN HITZA, BETI, EUSKARAZ EGIN
Ezagutzen ez duzun horri galdera bat egin nahi diozunean, edo denda edo taberna batera zoazenean, zein hizkuntza erabiltzen duzu lehen eskaera egiteko? Pentsatu gabe egiten dugunean, uste baino sarriago, erdarara jotzen dugu.
Bada, lehen hitza euskaraz egiteko ohitura hartuta sorpresa on asko jasoko ditugu eta euskarari bide asko zabalduko dizkiogu, ziur!
ERDARAZ ERANTZUTEN DIGUTENEAN ERE, EUTSI EUSKARARI!
Euskara ulertzen duen horrekin, zergatik ez euskaraz hitz egin? Berak erdaraz erantzun arren, elkar ulertzen badugu, jarrai dezagun euskaraz hitz egiten (elkarrizketa elebidunak -batek euskaraz eta besteak erdaraz- eduki, alegia).
Bide batez, azaldu euskaraz ulertzen duen orori, Euskaraldiak irauten duen 11 egun horietan, behintzat, zuk euskaraz egingo diozula!
NOLA PARTE HARTZEN DA?
Ariketa rol-jolas batean oinarritzen da. Bi rol hauta daitezke: ahobizi edo belarriprest.
Ariketak 11 egun iraungo duen bitartean, parte hartzen duten pertsona guztiek hautatutako rola adierazten duen txapa bat eramango dute. Txapak mezu argia ematen du: «Nirekin egin euskaraz, lasai!»
Horrela, euskaraz hitz egin nahi duenak badaki txapa daramatenekin euskaraz lasai hitz egin dezakeela.
4. EDIZIOAN PARTE HARTU DUTEN HERRIAK
Mapa honetan ikus ditzakezu Euskaraldiaren mugimenduan parte hartu duten herriak.
ETA EZ BADUT EUSKARA ULERTZEN?
Oraindik garaiz zabiltza!
Euskaraldia euskara gehiago, jende gehiagorekin eta egoera gehiagotan erabiltzeko ariketa bat da, eta horretarako gutxieneko ulermen bat beharrezkoa da, bi pertsonen arteko komunikazioa posible izan dadin.
Etorkizunean edizio gehiago ere izango dira; beraz, oraindik euskaraz ez dakitenak animatu nahi ditugu apur bat ikastera, hurrengo Euskaraldian parte hartu ahal izateko!
EUSKARALDIA, DIGITALEAN, 365 EGUNETAN
EUSKARAZ GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN… BAITA DIGITALEAN ERE.
Hemen komunitate bat duzu, zure eguneroko jardun digitala ere euskaraz bizitzeko: proposamenak, baliabideak eta tresnak, urteko 365 egunetan sortzeko eta partekatzeko.
AZKEN ALBISTEAK
Zer gertatzen ari da Euskaraldia mugimenduan? Ez galdu azken albisteak eta jarraitu eguneratuta!
“Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”
EUSKARALDIA Koordinazio Mahaiaren lehen balorazioa. Atzo bukatu zen Euskaraldia, hizkuntza...
Hasiera ekitaldiak herri eta hirietan
Hasi da Euskaraldia, eta dozenaka herri eta hiritan hasiera ekitaldiak egin dituzte arratsaldean....
Hasi da Euskaraldia! Dozenaka ekitaldi antolatu dituzte herrietan ospatzeko
● Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira. ...









